Goizean HH2koen txanda izan bazen ere, arratsaldean, HHko gainerakoen eta lehen zikloko ikasleen txanda izan zen.
Bazegoen normaltasunera itzultzeko gogoa eta eguraldia lagun, berriz ere ikastola aurreko plazan astindu zituzten danborrak gure ikasleek familia zein herritarren aurrean.
Donostiako martxa, iriyarena, Errealaren abestia zein balearen bertsoak jo zituzten besteak beste.
Giro berezia sortu zen, komunitatea batzen duten festak gustuko ditugu Ikastolan!