Gure familiek ikastolan gertatutako albisteen edo datozen egunetan izango diren hitzordu zein jakinarazpenez osatutako ohar boletina jasotzen dute ostiralero-ostiralero.
Hemendik aurrera, astero, LHko ikasleekin ohar boletina irakurtzeko tartea hartuko da ikasleek ere beste etapa zein mailetan zertan ari diren jakin dezaten eta horrez gain, aurreikusten diren hitzaldi eta ohar garrantzitsuen berri izan dezaten.
Eta zergatik ez, familia giroan, mahai bueltan daudenean, ikastolako berriak partekatu ditzaten.
Ederra ezta?