Badator Santa Ageda bezpera eta urteroko ohiturei jarraituz kalean kantatzeko eztarriak berotzen hasiak gara.
Orioko Herri Ikastolako LH6. mailakoek protagonismo berezia izan ohi dute ohitura honetan gainera, Santa Agedako koplak kantatzea beraiei dagokie. Urduritasunak urduritasun oso momentu berezia izan ohi da: mikrofonoa eskuetan hartu eta jendaurrean beraien lehenengo koplak kantatzea ez baita txantxa. Gaur hasi dira koplak egiten eta ondorengo egunetan ensaioetan murgilduko dira. Hasi urritz makilak prestatzen! oles eginez alai dezagun herria!
