Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

"EZ DONK AMAITU" proiektua bukatu dute LH3koek

2023/02/07

Aurten Orioko Herri Ikastolako LH3ko ikasleak proiektu berriak lantzen ari dira, pertsona ereduari erantzuten dioten proiektuak. “Ez donk amaitu” proiektuak euskaldutansunari erantzuten dio. Lehenengo, geletan inkesta bat pasatu zuten ikasleek musika zein hizkuntzatan entzuten duten jakiteko. Lehen hezkuntzako txikienek musika euskaraz entzuten duten arren, ikasleen adina urteetan gora joan ahala, musika gaztelaniaz eta ingelesez gehiago entzuten dutela ondorioztatu zuten.

Proiektuaren bigarren fasean euskal musika ezagutu dute ikasleek. Atal honetan euskal musika anitza dela konturatu dira, estilo eta erritmo guztietako musika dagoela euskaraz. Atal horren barruan ikasle bakoitzak bere kanta kuttuna aurkeztu eta gelakideei ezagutzera eman die. 

Amaitzeko, proiektuan ezagututako kantu guztiak eta beraien kantu kuttunak pendrive batean jaso eta gelaz gela eraman dituzte. Hartara, gelan egindako laur hormetatik atera eta Orioko Herri Ikastolako ikasle guztientzat izan da aukera ona euskal musika gehiago ezagutzeko. Plastika, musika edo ikastolako edozein momentutan musika entzun behar dutenean, pendrive hori erabil dezaketela adierazi zaie. Pendrivea emateko momentuko argazkiak dituzue hauek. “Ez donk amaitu”! ez dadila haria eten!

 

Euskal musika estilo eta erritmo askotakoa dagoela azaldu dute LH3ko ikasleek geletan.