Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Santa Eskeko dirua Gipuzkoako Minbiziaren elkartera

2023/02/08

Larunbatean, otsailak 4an, Santa Ageda bezpera ospatu genuen Orioko herritarrok, kalez kale kantari. Familia asko atera ziren eztarriak urratzera makilak dantzan jarriz. Orioko Herri ikastolak eta Errikotxia bertso-eskolak antolatu zuten kalejira eta giro bikaina sortu zen herrian. LH6ko ikasleek koplak abestu zituzten eta askorentzat lehenengo plaza izan zen. Kantatu ondoren gustura zeuden oso emandako pausuarekin.

Beste ikasle batzuk maindireekin ibili ziren dirua biltzen eta ez zen nolanahiko zifra bildu: 420 €. Diru hori Gipuzkoako minbiziaren elkartera bideratu da. Minbiziaren aurkako eguna zen, gainera, larunbatean eta ikerketaren garrantzia azpimarratzeko argazkia aterata zuten Oriko Herri Ikastolako ikasleek. 420 euroak beraiei bideratu zaizkie.

Trikitilarien talde eder batek alaitu zuten ibilbidea plazan bukatu zen. Han bertso eskolako ikasleek kopla bana kantatu ondoren Xabier Sukia eta Iñaki Gurrutxagak saio bat egin zuten ekitaldiari bukaera emanaz.

Giro bikaina izan zen Orioko Herri Ikastolak eta Errikotxiak antolatutako Santa Eskean