Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Saharako kanpamenduetarako janari bilketa

2023/02/24

Otsailaren 13ko astean LH6ko ikasleek Saharako herriari elkartasuna adierazteko kanpaina hasten zela adierazi ziguten gelaz gela. Ikasle bakoitzari zein elikagai ekar zitzakeen adierazten zuen papertxo bat eman zitzaion: hegaluze eta sardina latak, arroza, azukrea, lekaleak eta konpresak ekartzeko eskatzen zuen paperak. Kartoizko kaxak janariz bete dira ordutik Orioko Herri Ikastolan. 

Kanpaina indarrean izan den bitartean LH6ko ikasleek Saharako herriaren errealitatea azaltzeko aurkezpena prestatu dute eta Orioko Herri Ikastolako gela guztietatik pasatu dira prestatukoa azaldu eta ikasleek zituzten galderak erantzunaz. Kanpainaren ardura bikain betez, noizean behin izendatuta zituzten geletara joan eta ikasleak janariak ekartzera ere animatu dituzte gainera. 

Bi asteko kanpaina izan da eta gaur bertan, ostiralarekin, emango zaio bukaera. LH6ko ikasleak oso harro azaldu dira beraiei esker janari mordoa bildu da eta!

 

Saharako errealitateari buruzko aurkezpena egin dute LH6ko ikasleek gelaz gela.