DBH4ko ikasleak Tabakaleran izan den Gela Azokan izan dira. Hezkuntzari buruzko bilgunea da Gela Azoka eta honen helburua da ibilbide profesionalari buruzko erabakiak hartu behar dituzten ikasleen zalantzak argitzea.
Orioko Herri Ikastolako DBH4ko ikasleak bere Ikastolako ibilbidearen amaieran daude eta ikasle bakoitzari bide berri bat aukeratzeko garaia iritsi zaio. Momentu honetan milaka galdera izaten dituzte buruan: Zer ikasketa egingo dut? Erdi/goi mailako ziklo bat, edo unibertsitatera joango naiz? Izango al du irteerarik ikasketa honek? Egingo al dut praktikarik lan-
mundura iritsi aurretik?
Erabaki horien aurrean, ikasturte guztian zehar, tutoreek eta orientatzaileak bakarkako bideratzeak egiten dizkiete; bertan bakoitzaren indarguneak, ahuleziak eta desirak aztertzen dituzte eta horren arabera, pixkanaka-pixkanaka ikasturte amaieran ikasle bakoitzak erabakiak hartzen ditu.
Erabaki horiek hartzen laguntzeko, gaur, DBH4ko ikasleak Tabakaleran izan den Gela azokan izan dira. Hezkuntzari buruzko bilgunea da Gela Azoka eta honen helburua da, ikastetxeekin harremanetan jarrita, profesionalari buruzko erabakiak hartu behar dituzten ikasleen zalantzak argitzea.
Zaila izaten da Bigarren Hezkuntza eta gero zer ikasketa egin aukeratzea eta Gelak gazteen beharretara ondoen egokitzen den prestakuntza aurkitzen lagundu die.