Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

DBHko ikasleekin indarkeriarik gabeko gizarte baten aldeko proiektua garatzen

2023/03/03

Orioko Herri Ikastolako helburuetako bat da ikasleak berdintasunean, askatasunean eta indarkeriaren aurka heztea, etorkizuneko oriotarrek indarkeriarik gabeko gizarte baten alde egin dezaten, eta berdintasunean bizi daitezen. 

Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko albisteak eguneroko dira, eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bide luze bat du aurretik gure gizarteak. Datu ugari ditugu eskuragarri gai honen inguruan, baina benetan konturatzen al gara gizartearen egoeraz? Datu horien atzean, benetako bizitzak, familiak, emakumeak eta haurrak daudela kontziente al gara? Galdera horiek ikasgelan zabaldu ditugu, eta gure ikasleek errealitate hori ezagutzeko eta begirada kritikoa bat garatzeko beharra dagoela iruditzen zaigu. 

DBHko ikasleekin ikasturte osorako proiektu bat jarri dugu martxan. Ikasle guztiek emakumeen aurkako indarkeriari buruzko albisteak jaso beharko dituzte ikasturtean zehar, eta gure ikasgelak errealitate gogor horren adierazgarri bihurtuko ditugu, begira kritikoa garatu eta egoera hauek salatzeko. Gainera, egoera salatzeko, hileko azken ostiraletan elkartaratzea egingo dugu prest daudenen artean.

Indarkeria edo gizartearen bazterkeria jasaten duten emakume guztiei aurpegia jarri nahi diegu, emakume horien errealitate zein den ohartarazteko eta denon artean eguneroko egoera aldatzeko, hots, etorkizuneko herritarrak indartzeko!

Tratu txarrak salatzeko Orioko Herri Ikastolan DBHko ikasleek egindako elkarretaratzea