Aste honetan ezohiko irudiak utzi ditu elurrak herrian eta noski, elurra ikastola atariraino etorri zela ikusita, LHko ikasleak geletatik atera eta jolasean ibili ziren. Denbora gutxian iraun zuen ordea eta elurraz gozatzen jarraitzeko, Gorritira joan zen asteazkenean LHko etapa guztia.
Leihoetatik elurra mara-mara ari zuela ikusita zaila izan zen ikasleak geletan erne mantentzea eta noski, gure herrian ezohikoa den egoera honean aurrean kalera atera ziren elurraz gozatzera.
Asteazkenean, LHko etapa osoa Gorritira abiatu zen elur gehiagoren bila. Bezperetan garaje zein ganbaretako armairuak astindu eta elkarren artean sarea osatuz, beharrezko materialak pilatu zituzten familiek denen eskura jartzeko. Behin dena prestatu, autobusak antolatu eta Gorritira joan ziren goiz pasa.
Ikasleen aurpegiek ez zuten bestelakorik esaten, izugarri gozatu zuten maldan behera zein elurretako panpinak egiten. Behin nahikoa jolastuta, Gorritiko frontoian aldatu eta Ikastolara buelatatu ziren. Baina egunak berezia izaten jarraitu zuen, mahaiak elkartu eta aldarte onean denek batera bazkalzteko aukera izan baitzuten, gure espazioak elkarte gastronomiko bilakatuz.
Ondoren jolasak, pelikula..denetako ekinztak egiteko aukera izan zuten.
Primerako eguna izan zen, errepikatzeko modukoa!
Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkiogu Gorritiko herriari frontoia zein komunak guretzat zabaltzeagatik. Hurrengo bat arte!