Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Ez da magia, zientzia da!

2023/03/09

Orioko Herri Ikastolako LH4. mailan urari buruzko proiektua egin dute. Uraren propietateak eta uraren zikloa lantzen aritu dira proiektuan zehar.

Behin kontzeptu horiek ezagutu eta landu dituztenean LH3. mailako ikasleei nola azaldu pentsatzen ibili dira. Esperimentu ezberdinak prestatu dituzte talde txikitan, ordubetez. Esperimentua egin ondoren, zientzialarien eran azalpenak eman zituzten gelan. Ez da txantxa, uraren zikloa eta uraren propietateak esperimentu bidez azaltzeko gai izan dira, alajaina!

Talde batek emanaldiaren bukaeran esaten zuen bezala: “Ez da magia, zientzia da!”

 

LH4ko ikasleek esperimentuak egin dizkiete LH3koei uraren zikloa eta uraren propietateak azaltzeko.