Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

HH5 eta LH5 irteeran

2023/03/16

Gonbidapen ezberdinak jasota, HH5ekoak Donostiako unibertsitatean eta LH5ekoak Usurbilgo herrian ibili dira.

HH5eko ikasleak Donostian Euskal Herriko Unibertsitatean izan dira, etorkizuneko irakasleekin ingeles eta psikomotrizitate saioak burutzen. Ondoren, eguraldia lagun, hondartzara joan dira jolastera. Ederki ibili dira!
 

Udarregi ikastolako LH 5. mailako ikasleek, Usurbili buruzko turismo liburuxka eta ibilbidea prestatu dituzte eta gu joatea nahi izan dute, bertako ondare kulturala, auzoak eta naturguneak ezagutarazteko. Aldi berean, bi ikastoletako ikasleen artean harremana sortzeko balio izan digu, eta ziur hemendik aurrera ere elkartuko garela. Gure gonbidapenaren zain izango ditugu orain!

Orioko Herri Ikastolako LH5eko ikasleak Usurbilen