Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Erasmuseko ikasleak azken txanpan

2023/03/23

Hilabete barru Orioko Herri Ikastolako 5 ikasle Suedia Hegoaldeko Markaryd herrira joango dira 5 astez. Bertan, suediarrez edo ingelesez izango dituzte ikasgai erdiak eta suedieraz jarraitu ezin dituzten klaseak, Orioko Herri Ikastolan jarraituko dituzte online. 

Azken aste hauetan plangintza berri bat jarri zaie martxan. Honen helburua da gure ikasleak bidaia luze honen aurrean seguru sentitzea. Horretarako, hainbat ekintza diseinatu dira beraientzat:

  1. Erasmus Programaren formazioa. Ikasleek Erasmus Programaren formazioa jaso zuten Bilbon, Alhondigan, Azkuna Zentroan. Bertan, harrera familiak zer diren azaldu, atzerrian bizitzeak ekar ditzakeen egoera desberdinak aztertu eta kultura aniztasunaren inguruko formazio bat jaso zuten. Ondoren, Suediar kultura eta gastronomia gertutik ezagutzeko Ikeara bisita egin zuten.
  2. Suediera klaseak. Hakan Nilsson Markaryd herriko suediarra Orioko Herri Ikastolara etorri da hizkuntza eta kultura suediarra irakastera aste betez. Gure ikasleek suediarrez pixka bat defenditzeko gaitasuna izateko eta suediar kulturan jantzita joateko.
  3. Markaryd  herri eta ikastetxeko ikaskideekin online konexioak. Elkar ezagutu eta aurkezpenak egiteko saioak izan dira, ikasleentzat dena arrotza izan ez dadin.
  4. Guraso-bilerak informatiboak eta harrera familiekin online konexioak.
Orioko Herri Ikastolako 5 ikasle Suedia Hegoaldeko Markaryd herrira joango dira