Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Innovamateko aholkularia gure geletan matematika saioak ematen.

2023/03/30

Pasa den ikasturtean jarri genuen martxan Innovamat Orioko Herri Ikastolan (Innovamat matematikak era berritzaile batean lantzen dituen programa da) eta ordutik lankidetzan gabiltza.

Innovamateko aholkularia den Unai Lekuona dugu bidelagun eta gure zalantzak, kezkak edota egunerokotasunean sortzen zaizkigun galderei erantzuteko prest agertzen da beti.

 

Atzo, gure geletara etorri zen eta beraiek diseinatutako materiala lehen eskutik ezagutzen duenez, LH1, LH4 eta LH6ko matematikako saioak berak eman zituen. Oraingo honetan, pasa den bisitan ez bezala, gure irakasleak egon ziren behaketa lanetan.

Behin saioak emanda, eguerdian, irakasle taldearekin elkartu zen Unai irakasle tadearen feedback-a jasotzeko eta sortutako zalantzak, hobetzekoak eta ondo eginak elkarbanatzeko.

Eraginkorra izan zen atzoko bisita ere, mila esker Unai!

 

Innovamateko aholkularia Orioko Herri Ikastolan.