Orioko Herri Ikastolako, HH4tik hasi eta DBH4rako, ikasle guztiak martxan jarri ginen ostiralean. Autobusak eta trenak hartu eta, denok batera, Errenteriako Orereta ikastolak, Ikastolak Herriari egitasmoak eta Euskaltzaindiak antolatutako Euskara Batuaren aldeko giza-katean hartu genuen parte Donostian.
11:30ak aldera bukatu zen giza katea, eta amaiera ekitaldia egin zuten jarraian, Parte Zaharreko Plaza Berrian. Han, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hizkuntzalari donostiarra omendu zuten eta Orioko Herri Ikastolako Maddi eta Uxue Etxeberria ahizpek euskararen aldeko aldarria irakurri zuten. Egun bikaina pasa genuen denok!