Euskararako diktaketa sistema berria garatuko da ezgaitasuna duten haurren eskolatzea errazteko eta Orioko Herri Ikastolako LH5, DBH1 eta DBH2ko ikasle batzuk parte hartuko dute proiektu honetan.
Ikastolen Elkartearen eta Elhuyarren bidez Askhezi (Hezkuntza Irisgarria Ikasleei Egokitutako Hizketa Ezagutzaile Aurreratuen Bidez) proiektua garatuko da ikasleekin ahots grabaketak eginez. Haurren euskarazko ikasketa prozesuan oso baliagarria izango da euskarazko ahots didaktika sistema hau.