Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Jangelako arduradun txandaka

2023/04/21

Jangela gune atsegina izateaz gain, ikasleek esperientzia hezitzailea jasotzea da Orioko Herri ikastolaren helburua.

Pandemia aurretik ikasleek rol sistema batekin lan egiten zuten eta hauek bertan behera geratu ziren pandemiarekin. Lanketa bat egin ondoren eta aurreko rol sistemari hobekuntzak txertatu eta gero, astearte honetan aurkezu zaie jangelako erabiltzaileei sistema berria. Ikasleak binaka euren mahaiko arduradun izango dira eta eginkizun ezberdinak izango dituzte: mahaia prestatu, ogia eta ura banatu, platerak eta edalontziak sukaldera eraman eta garbiketa egingo dute.

Ikasleak erabat motibatuta agertu dira bileraren ondoren, ardurak betetzeko gogoz. Begiraleak ere oso gustora daude aldaketarekin, ikasleak arduradun izanda dena erreztu egiten delako. Bigarren txanda hamabost minutu lehenago sartzea eragin du aldaketak gainera! Gustora begiraleak eta gustora ikasleak!

 

Orioko Herri Ikastolan jangelako eginkizunak zehaztu dituzte aste honetan