Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

1+1= ∞ aukera: DBHko irakasleak ko-irakaskuntza ikastaroan

2023/04/27

Padre Piquer ikastetxeko Gregorio Casado eta  Sadaco ikastetxeko Jordi Musons zuzendarien esperientzia entzuteko aukera izan dute DBHko irakasleek ko-irakaskuntza ikastaroan.

DBHn prototipoaren diseinuaren lanketan dabiltza, eta helburua da ikasleak erdigunean jarri eta bakoitzaren ikasketa prozesuaren beharrei eta interesei erantzuna ematea. Horretarako, ko-irakaskuntza da ikastolek hautatu duten metodologietako bat. 

Orain arte ikastetxeetan denok argazki berdina ezagutu dugu: irakasle bat, talde bat eta ikasgela bat. Irakaslearen lana guztiz indibiduala izan da, eta horrek eginkizun bakar bat soilik egitea ahalbidetu du. Bi irakasle ikasgela berean izateak berriz, milaka aukera jartzen ditu mahai gainean: aniztasunari erantzuna ematea; irakaskuntza pertsonalizatua; ikasgelan zeregin anitzak aurrera eramateko aukera; irakaslearen rol berriak martxan jartzea, edo eguneroko arazo akademiko edo pertsonalei berehalako erantzuna eman ahal izatea, besteak beste.

Hori dela eta, 22-23 ikasturtean DBHko zenbait irakasle Ikastolen Elkarteak antolatutako ikastaroan izan dira. Bertan, ikastolaren beharren eta aukeren diagnostikoa egin dute, eta gure errealitatera eta egoerara egokitzen den diseinua sortu eta horren gaineko pilotajea egiten jardun dira.

Gaurko honetan, Padre Piquer ikastetxeko Gregorio Casado eta Sadaco ikastetxeko Jordi Musons zuzendarien esperientzia entzuteko aukera izan dute irakasleek. Zentro hauek orain 20 urte ekin zuten eraldaketa prozesua eta ko-irakaskuntza beren proiektuaren zutabe bihurtu da.

Irakasleek haien esperientzia, gomendioak eta iritziak entzuteko aukera bikaina izan dute eta pila bat ikasi dute!