GUREAK langunea ezagutzeko aukera izan dute DBH1eko ikasleek.
DBH 1eko ikasleek NiZu programan parte hartzen dute urtero-urtero. Urtarrilean, gure ikasleek, Atzegi elkarteko Naroa Artolarekin desgaitasunari buruz gehiago ikasi eta gaur egungo gizartean daukagun aniztasun egoeraz jabetzeko aukera izan zuten, ikastolan bertan.
Gaur berriz, GUREAK langunea ezagutzeko aukera izan dute. Bertan, desgaitasunak dituzten pertsonekiko begirada zabaltzeko aukera ezinhobea izan dute. Gureak enpresa-taldearen sorrera, helburuak eta bertako langileekin produkzio kate ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute.
Amaitzeko, langileekin elkarrizketa informal bat izan dute: zaletasunak, bizimodu ezberdinak eta haien gustuen buruz hitz egin dute.Oso ondo pasa dute!