Gelakideei eta beste maila batzuei antzeztuz bukatu dute ingeleseko azken proiektu hau, shadow puppets edo itzal-txotxongiloak.
Horretarako barnera begira jarri ziren hasieran, beldurrak sortzen zizkien erreakzioak aztertu eta ikasiz. Drakula, momia eta antzerakoen kontakizunak irakurri zituzten ondoren. Burubelarri jarri ziren gero euren istorio beldurgarriak asmatzen: pertsonaiak, ingurunea... eta azkenik, eskulanak egin eta entsaio batzuen ondoren gelaratu dute sortutako istorio beldurgarria! Oso dotoreak bezain beldurgarriak!!