Igandean HERRI URRATS ospatuko da eta horren aitzakian, Seaskako eta Orioko Herri Ikastolako bertsolariak, bertso bidez ari dira harremana eraikitzen.
Haiek, Herri Urrats-era joateko gonbidapena luzatu digute bertsotan eta guk berriz, gure kostaldea bisitatu eta bisigu bat jatera animatu ditugu. Horrelako ekimekin ikusten da herri bat garela, gure ikasleek bertsotan argi eta garbi adierazten diguten bezala: "naiz eta jakin punta banatan gaudela, honek erakusten du herri bat garela".