HH5ekoak, Sukaldaritza proiektua ardatz harturik Sayaleroko obradorea eta Gure Txokoa jatetxea bisitatu zituzten lehengo astean.
Massambaren aitak Sayaleroko pastelak egiten ditu eta obradoreko txoko guztiak erakutsi zizkien txikiei. Uxueren izebak berriz jatetxea du eta jatetxeko nondik norakoak azaldu zizkien
Bietan oso harrera ona egin ziguten, eta gainera, lantokia erakusteaz gain, pastela eta kroketak eman zizkiguten jateko. Eskerrik asko!
Bixitak egin ondoren Salbideko parkean jolastu ziren eta primerako eguna pasa zuten.