Euskhitz taldea, euskararen inguruan lanean dabilen lantaldea da. LH 1. mailatik hasi eta DBH 4. maila arte gela bakoitzeko ordezkariek osatzen dute.
Ikasturtean zehar hainbat zeregin izaten dituzte eta azken astean, gelaz kanpoko eremuan (jolas garaian) hizkuntz ohituren inguruko neurketak egiten aritu dira.
Behin lan hau eginda, Euskhitz lantaldea berriz elkartu eta neurketetarako erabilitako behaketarako erregistro fitxa eskuan dutela, hainbat ondorio atera dituzte.
Egiari zor, euskarak hartzen du oraindik ere gure jolastokiko eremu nagusiena baina zenbait hizkuntza ohitura aldaketa ere identifikatu diztuzte.
Orain, datuak eskutan eta ondorioak aterata hauek plazaratzeko txanda da. Odezkari hauek jolas eremuko hizkuntz ohituren inguruan ateratako argazkia aurkeztu die beraien gelakideei eta honen inguruan hausnarketa bat egingo dute gela bakoitzean.