Aurreko asteetan azaldu genizuen Garapen Pertsonaleko Saioak (GPS) jarri direla martxan LH5en. GPS saioak norbere burua hobeto ezagutzeko, estres egoerak kudeatzen ikasteko eta norbere burua lasaitzen ikasteko saioak dira. Bakoitzak bere iparrorratza bilatu behar duela esan ohi da askotan eta horixe bilatzen du GPSk.
Hurrengo urteetan beste geletan ere GPS saioak egingo direnez gero, LH5eko ikasleekin batera LH3ko ikasleek ere parte hartu dute aste honetako GPS saioan, ez baita berdina norbaitek zerbait kontatzea ala bizitzea. Eta emaitza, espero bezala oso ona izan da., H3ko ikasleek oso gustura atera direla adierazi baitigute.