Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Sexu heziketa saioak, Lilimaren eskutik

DBH 4ko ikasleek Lilima sexu heziketa eta aholkularitza elkarteak eskainitako saioak izan dituzte aste honetan zehar.

Sexualitatea  modu zabal batean landu dute: aniztasun sexuala, sexualitate motak, estereotipoak, mitoak… besteak beste. Modu berean, adin horretan sortzen diren zalantzak argitu dituzte denen artean, eta auto-estimua, gogo sexuala eta harremanei buruzko hausnarketa ere egin dute.

Lilima saioak