Goiz eta arratsaldeko azken astean izan dute bertsolaritzako azken saioa Orioko Herri Ikastolako LH6koek. Egun batez bertsolari bihurtu eta bertso emanaldi bat egin dute, bapatean gainera!
Iñaki Gurrutxagak lan bikaina egin du astero- astero bertsolaritza gure geletan sustatuz. Poliki- poliki bertsoak bapatean egiteko gaitasuna bereganatu dute ikasleak. Astearte arratsaldean aretoan egin zuten bertso emanaldia. Hiru ariketa zeuden: elkarrizketa, bi oinak emanda eta gaia emanda kopla osatzea eta hasiera emanda kopla amaitzea. Ikasle bakoitzak bere jarduna non egin aukeratuta zuen eta deitu ahala lanean hasten zen. Emanaldi polita osatu zuten eta gustora geratu ziren bertsolari berriak.