Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Tabakismoaren prebentzioa eta minbiziaren kontzientziazioa

2023/05/31

Tabakorik gabeko eta biriketako osasunaren aldeko nazioarteko eguna (erretzearen aurkako nazioarteko eguna ere esaten zaio) urtero ospatzen da maiatzaren 31n. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta munduko beste erakundekide batzuek sortutako ospakizun bat da, eta tabako-kontsumoaren eragin kaltegarri eta hilgarriez eta besteen tabako-kearen eraginpean egoteaz kontzientziatzeko eta edozein eratako tabako-kontsumoa saihesteko helburua du.

 

Orioko Herri Ikastolako LH6 mailara minbiziaren elkartekoak etorri ziren honen kontzientziazioa egin eta tabakismoaren prebentzioa egitera. Plazoletan bildu ziren LH6ko ikasle guztiak goizeko 9:00tatik 11:00tara. Lau talde egin zituzten eta lehenengo talde bakoitzak jolas bat egiten zuen eta ondoren gaiari buruzko edukiak lantzen zituzten. Mugimenduaren ondoren edukia. Gustatu zaie sistema LH6ko ikasleei eta edukiak ere ondo barneratu dituztela esan dute.

Prebentzioa sustatuz
Fitxategiak