Atzo amaitu ziren azterketak DBHn eta aste gogor honi amaiera emateko ikasle guztiak egun pasa joan dira!
Lehenengo mailakoak Getariara joan dira oinez eta hondartzan bainutxo bat hartu dute. Bigarren mailakoak berriz, txango bat egin dute. DBH 3koak Aiara oinez igo eta bertako igerilekuan izan dira eta laugarren maila Zumaiako hondartzara joan da.
Goiz bikaina pasa dugu!