Azken asteetan LH6ko ikasleak Cooking proiektuan buru belarri sartuta dabiltza. Beharrezko hiztegia ikasi eta beraien errezetak prestatzen ari diren bitartean ordea bixitatxo bat izan dute. Iker Gurrrutxaga etorri zaie erosketako zorro eta guzti.
Bera errezeta egiten ari zen bitartean ikasleek errezeta idatzi egin dute, ondoren etxean prestatzeko ere. Adi adi jarraitu dituzte pauso guztiak. Hiru errezeta egin eta hauek dastatzeko aukera izan dute: risotoa, pizza eta browniea. A ze menua! Mila esker Iker etortzeagatik!
Hemendik aurrera ikasleen txanda izango da eta eurek aurrez paperean prestatutako errezetak burutzeko garaia iritsi zaie. A ze plater, zapore eta usain festa izango duguna Ikastolan. Irrikitan gaude!