Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Amerikarrak LH3n

2023/06/21

Aurreko udan Orioko Herri Ikastolako hainbat ikasle Ohion izan ziren gure ikasle diren Coondarren familiak antolatuta. Ohioko familia desberdinetan egon ziren eta esperientzia izugarria bizi izan zuten. Hango familiakoak izan dituzte bisitan ekainean Urko Bravo, Manex Guenetxea eta Maialen Ortizek. Maialenen familiako batzu Nora Satrustegiren etxean egon dira.

Amerikarrek ikastola ezagutu nahi zutela eta LH3koak eskaini ziren ikastola erakusteaz gain, beraiekin ingeles saiotxo bat egiteko. Ikasleek gelan joku batzu prestatu zituzten, ingelesez esplikazioa prestatu eta dantza bat ere prestatu zuten. Txapeluá dantza aukeratu zuten eta bikoteka denez, dantza erakusteko bikotekideak ere aukeratu zituzten. Goiz pasa ederra egin zuten amerikarrek eta LH3koak ingelesez komunikatzeko gai direla konturatu ziren. Zer hobeto ingelesa ikasteko berau erabiltzeko beharra sentitzea baino!

 

Amerikarrak LH3ko ikasleekin