Euskhitzeko arduradunak gelaz kanpoko hizkuntz ohiurak neurtzen aritu dira eta behin datuak aztertu eta ondorioak aterata, ordezkariek geletan aurkeztu dituzte.
Orokorrean euskararen erabilera handia da eskolaz kanpoko eremuan ere, nahiz eta futbolean edo esku jolasen abestietan erdara entzuten den tarteka.
Mailaz maila bildu dituzte datuak eta LH1-2. mailan euren artean erderaz aritzen diren taldetxorik ez dagoela ohartu dira. Aldiz, LH3. mailatik aurrera erdaraz aritzeko joera duten taldetxoak sortzen direla ondorioztatu dute. Gehienetan, etxeko hizkuntza euskara ez duten lagun taldeak dira hauek.
Neurketa hauei esker, Orioko Herri Ikastolako hizkuntz ohituren argazki bat atera da. Hurrengo ikasturteari begira, hobetzekoak zerrendatu eta erabileran eta batez ere kalitatean eragin nahi da. Horretarako, Euskihitz taldearen lana beharrezkoa izango da beste behin ere!
Mila esker ikasturte honetan lantalde honetan parte hartu duzuen guzti-guztioi!