Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LH6 eta 5ekoak sukaldean sartuta!

2023/06/23

LH6 eta 5ekoak sukaldean sartuta ibili dira aste honetan. LH6koak Cooking-ean ibili dira buru belarri eta LH5ekoak berriz, Chocolate Party egin diete LH1 eta 2koei.

LH6koak Cooking-en ibili dira buru belarri. Eta azkenean, kurtsoarekin batera amaitu dituzte haien errezetak! Zartagin, labe eta mantalak martxan jarri dituzte, ondoren dena txukun-txukun utzi dute. Usain pila zabaldu da ikastolan! Era berean, errezetak idatzi eta gordeta uzten hasi dira liburuxka batean udako oporretan bukatzeko asmoz.

LH5ekoek txokolatearen prozesuaren inguruko lanketa egin dute. Ahora eramaten dugunaren atzean dagoen ibilbide osoa ikasteaz gain txokolatearen inguruko hainbat datu ezagutu dituzte. Honen dastaketarekin ere trebatu dira, begiak itxita ea zein jaten ari diren asmatzen ere aritu dira. Moko fina erakutsi dute eta txokolatea bereizteko gaitasuna ere bai. Proiektua amaitzeko, txikienei, Hocus&Lotus istorioa kontatu, txokolatearen prozesua azaldu eta jokoak egin ondoren, txokolate festarekin bukatu dute.

Gozo-gozo amaitu dute ikasturtea LHko azken solairuan!

 

LH6 eta 5ekoak sukaldean sartuta!