Orioko Herri Ikastolako LH eta DBHko irakasleak Garapen pertsonaleko Saioetan izan dira Arrasaten. Marko teorikoaren aurkezpena egin da bertan. Saioak eta formazioa nolakoak izango diren ere ezagutu dute irakasleek.
GPSren helburua ikasleen barne sendotasuna lantzea da. Bere burua ezagutu, emozioen kudeaketarako erremintak garatu eta egoera zailei erresilientziaz erantzuten ikastea.
Horretarako, gure irakasleak urte osoan zehar prestatzen arituko dira. Irakasleok eta ikasleok egin beharreko bidea baita.