Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

LH3koak liburutegian

2023/09/13

Orioko Herri Ikastolako LH3. mailako ikasleak herriko liburutegian izan dira eta bertako funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.

 

Imanol Urkizuren azalpenak adi- adi entzun dituzte: haurren liburuak zein aldetan aurkitzen diren, beraien intereseko liburuak non bila ditzaketen, bertako arauak, funtzionamendua…

Liburutegiko txartela ateratzeko papera ere hartu dute, liburutegiko bazkide egiteko. Eta, nola ez, behin bertan egonda, gustuko liburua aukeratu eta bakarka irakurtzeko tartea hartu dute.

 

Orioko Herri ikastolako LH3ko ikasleak Imanol Urkizuren azalpenak adi- adi entzuten