Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Orioko Herri ikastolak euskara eta kulturartekotasuna sustatzeko programa abiatu du Udalaren eta UEMAren laguntzaz.

2023/09/14

Ikastolako irakasle eta gurasoak UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) euskara eta kulturartekotasuna sustatzeko martxan hasi den proiektuaren aurkezpen bileran izan ziren. 

Bertan programaren bi helburu nagusi azaldu ziren: batetik, ikastetxeetan, orain arte bezala, euskara  komunikazio-hizkuntza izateko eman beharreko urratsak eta tresnak, eta, bestetik, euskaraz ez dakiten jatorri atzerritarreko herrikideei tresnak ematea, ulermena errazteko eta haien parte-hartzea bultzatzeko.

Ikastolak euskara hezkuntza-komunitateari kohesioa ematen dion hizkuntza izatea bultzako du, komunitatea batzen duena, eta, programa honen bidez, bide berriak bilatu nahi ditugu euskaraz ulertzen ez dutenak komunitatera hurbiltzeko, parte aktiboa izan daitezen. Izan ere, ikastolarentzat beharrezkoa da euskaraz bizitzea munduko hizkuntzak zainduz.

 Abiapuntua hezkuntza-komunitatea bada ere, aurrera begira, herrira zabalduko dira egiteko modu berri guzti hauek.

Orioko Herri ikastolak euskara eta kulturartekotasuna sustatzeko programa abiatu du Udalaren eta UEMAren laguntzaz.