Aurreko asteko ostiralarekin bukatu zen familiarizazioa. Goizez egon garen jardunean Orioko Herri Ikastolako ikasleek familiarizazioa izan dute. Ikasleak ikastolan eroso eta seguru egon behar du ikasten hasteko eta horixe du helburu familiarizazioak: lagunekin kokatu eta eroso egotea. Familiarizazioak iraun bitartean jolasak, irteerak, ikasgaietara hurbilpenak izan dira gelan. Tutorearekin izan dira ordu gehienak eta poliki- poliki bigarren astean espezialistak ere sartu dira euren ikasgaiaren familiarizazioa egitera.
Aste honetan, goiz eta arratsalde hastearekin batera, ikasgaiek adierazten duten egunerokoa hasi dira jarraitzen ikasle guztiak. Hala ere, goizero- goizero, ikasleak etxetik ikastolarako trantsizioa egin dezan Klik-arekin hasten dute ikastolako jarduna. Etxetik etorri, eroso jarri, gelan kokatu eta lanean hasteko prest!