LH2ko ikasleek aurreko aste guztia pasa zuten Kilometroak 2023 jaiko abestia lantzen. Abestiaren letran badago esaldi bat barrua astindu diena: “Gu geu gara euskararen ilargi bete bakarra”.
Hori aitzaki hartuta, eskulan kooperatibo bat egin dute egun hauetan; ilargi bete dotorea irudikatu dute eta aipatutako esaldia jarri diote gainean.
Izan ere, Jon Maiaren hitzok oso ondo adierazten dute ikastolako kideak zer diren eta zer izan nahi duten. Ez ahaztu, Kilometroak 2023 Oreretan ospatuko da igande honetan, urriaren 1ean.