Donostiako Zinemaldiak irailaren 22an ireki zituen ateak eta urtero bezala, egitarau zabala eskeini du. Gure ikastolan, aukera dugun guztietan joaten gara pelikularen bat ikustera eta aurten LH3ko ikasleak izan dira Donostiako belodromora joan direnak.
Aitzekia hori baliatuz, egunpasa dotorea egin zuten Gipuzkoako hiriburuan. Goizean autobusez joan ziren belodromora eta bertan “Boonie Bears: abentura historiaurrean” filma ikusi zuten.
Jarraian, ikasleei hainbeste gustatzen zaien Amarako parkera joan ziren eta bertan bazkaldu zuten. Bazkalondoan, parkean bertan jolasean aritu ziren.
Primeran pasa zuten!