Orioko Herri Ikastolako LH6ko ikasleak WOW parkera joan ziren atzo. Aurreko ikasturtearen bukaeran “Non gogoa, han txangoa!” proiektua egin zuten. Bertan talde bakoitzak eskurtsio bat diseinatu behar zuen. Diseinuak aurkeztu ondoren, bat aukeratu behar eta Wow parkearen proposamena atera zen garaile.
Atzo gauzatu ahal izan zuten txangoa eta ederki ibili ziren gure ikasleak Wow abentura parkean. Parke hau Urruñan dago eta muga igaro behar zutenez guraso guztiek Udaltzainen bulegoan baimen idatzia eman behar zuten hara joateko. Guraso guztiek ere ederki bete dituzte etxekolanak!