Ekimaker proiektuak gazteengan ekintzailetza-jarrera sustatzea du helburu ikastetxeko maila ezberdinen arteko elkarlana oinarritzat hartuz.
DBH 4. mailako teknologiako ikasleak, LH 3.mailako ikasleengana joan dira Ekimaker unitatearen eremuan "etorkizuneko makinak" imaginatzera. Ideiak jaso dituzte eta ondoren horietako bat hautatuko dute teknologia ikasgaian prototipo modura eraikitzeko.