Atzo, urriak 10, LH1eko ikasleak Iturraranera joan ziren egun bikain bat pasatzera.
Gelan udazkenari buruz aritu direnez, irteera aprobetxatu zuten bertatik bertara udazkeneko elementuak ikusi eta biltzeko. Gozatu ederra hartu zuten hosto, ezkur, gaztain,... biltzen. Oinez bueltatxo bat emanez, Agorregi ere bixitatu zuten eta ondoren, Iturrararen bertan bazkaldu zuten. Bazkalondoan jolasean gustora aritu ziren, eguraldia lagun.