Iaz bezala, aurten ere LHko ikasle guztiak ikastolako mihiluze lehiaketan parte hartzen hasi dira.
Astelehen goizetan taldeka jarri eta euskararekin jolasean arituko dira zazpi astez. Euskararen egunerako beroketa itzela izango da zalantzarik gabe.
Gure ikasleak prest egongo dira final handian euskara lau haizetara zabaltzeko.
Jarrai dezagun euskaraz eta euskararekin jolasten!