LH5eko ikasleak goiz pasa joan dira aste honetan Mutiozabal ontziolara. Bertan, Orion hainbesteko garrantzia izan zuen ontziolaren historia gertutik ezagutu ahal izan dute, Eider Arrutiren eskutik.
Horrez gain, lanean ere jarri dituzte eta gustora aritu dira egurra landuz. Gure ikasleek benetako ala ontzi baten sorkuntzan parte hartzeko aukera izan dute. Ala ontzia pixkanaka-pixkanaka ikasle ezberdinen bitartez sortzen joango da.
Ea noiz ikus dezakegun gure ikasleek hasi duten ontzi hau Orioko uretan.
Fitxategiak