Urriaren 16an sartu zituzten HH4ko txikiek arrautzak inkubagailuan eta egunak kontatzen ari dira, txitak noiz jaioko zain itxaroten.
Jakina da txitak arrautzetatik jaiotzen direla eta zer hobeto txita txikien jaiotza aurrez-aurre ikustea baino. Bada asmo horrekin jarri dituzte HH4ko txikiek arrautzak inkubagailuan eta hor ari dira jaiotzerako dena prestatzen eta txitei buruz aztertzen, ea zer jaten duten, nolakoak diren …
Badakite berez txitak azaroaren 6an jaioko direla, inkubagailuan 21 egun pasa ondoren, baina ea noiz betetzen den gure ikastola txio txio soinuez.