Azken urteotan gure ikastolan jazarpenaren aurkako KIVA programa jarraitzen dugu LH eta baita DBHn ere. Finlandian sortutako programa honekin jazarpen egoerak identifikatu, egoera horretan egon daitezkeen ikasleei nola lagundu, zeintzuk diren eman beharreko pausuak… lantzen dira besteak beste.
Gai korapilatsu bezain garrantzitsua denez, LH1etik hasten dira gure ikasleak gai honen inguruan sakontzen. Gaurkoan, KIVA EGUNA ospatu dugu eta DBH1eko ikasleak etorri dira LHko geletara KIVAri buruz hitz egitera. Txikiak gustora egon dira ikasle zaharragoek esaten zutena entzuten eta, agertu diren zalantzak ere primeran erantzun dituzte hauek.
Jarrai dezagun denon artean elkarlanean!