Ostiralean euria izan genuen lagun baina ez zen gure planetarako oztopo izan. DBH 1 eta 2 ko ikasleak Sara eta Donibane Lohitzunera abiatu ziren goizean goiz beraien euritakoa jantzita! DBH1 guztia eta 2. mailako komunikazio taldea, Ikusi Mikusi Liburu Azokara joateko aukera izan zuten. 2. maialako frantsesekoak berriz, Donibane Lohitzunera joan ziren.
Euskarazko haur eta gazteen literatura ardatz duen azoka bakarra da Ikusi Mikusi eta hirugarren edizio honetan Gure munduaz gaindiko mundua izan da gaia. Eskolen egunean izan ginen gu eta jolas, sormen-tailerrak eta idazleekik topaketak egiteko aukera izan zuten. Ikastolako DBH1ekoek Maite Gurrutxaga ilustratzaile eta Asisko Urdaneta komikigileari egin zioten elkarrizketa. Gainera, Booktube tailer batean parte hartzeko aukera ere izan zuten.
Liburu-azokaz bete-betean gozatzeko, bonu-sistemari esker ikasle bakoitzak bere liburua eskuratu ahal izan zuen. Pozez zoratzen etorri ziren ikasleak liburu bana eskuartean zutela!
Gure frantsesak berriz, hizkuntzarekin zuzenean esperimentatu eta praktikatzeko aukera izan zuten Donibane Lohitzunen. Merkatua, tren geltokia, turismo bulegoa eta beste hainbat txoko bisitatu zituzten eta bien bitartean bertakoekin hitz egin eta galdera-joko bat erantzun behar izan zuten.
Egun bustia izan zen baina oso ondo pasa zuten denak!