Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Xanduli, manduli, kikiriki… eman goxokiak guri!

2023/10/31

Arimen Gaua, Gau Beltza… Izen desberdinak ditu gaurko gauak baina badu zerbait berezia, hori ezin da ukatu.

 

Gure birramona eta birraitonen garaian kale ilunetan kalabazak hustu eta barruan kandela jarrita, elkar izutzeko erabiltzen omen zituzten. Garaiak aldatu dira baina, oraindik ere badira kontu haiek ez ahazteko, ohitura batzuk gogoan izan nahi duenik ere. Egia da azken urteetan kanpotik etorritako jaiek indarra hartu dutela eta zaila dela lehengo hari eustea, baina, ikastolan gure Euskal ohiturak ez ahatzeko, Gau Beltza zer zen, zergatik ospatzen zuten, zer egiten zuten,... lantzen jardun gara egun hauetan. Aitzakia hori hartuta LHn eskulanak ere egin ditugu eta gustora aritu dira ikasleak ingurukoak  izutzeko moduko artelanak eginez. Arratsaldean trukean aritzeko egindako lan horiek erabiliko dituzte. Gogoratu zeintzun diren esan beharreko hitzak:

Xanduli, manduli, kikiriki… 

Eman goxokiak guri!

 

Arimen Gaua, Gau Beltza… Izen desberdinak ditu gaurko gauak baina badu zerbait berezia, hori ezin da ukatu.