2014-2015 ikasturtean eman zitzaion hasiera Euskhitz lan taldeari Orioko Herri Ikastolan eta orduz geroztik helburu zehatzak ardatz hartuta dihardu lanean.
LH1.mailatik DBH4 arteko gela bakoitzeko ordezkari banak osatzen dute Euskhitz taldea, Hizproko arduraduna den irakaslearekin batera.
Helburuak argiak dira; euskararen erabilera, kalitatea eta normalizazioa sustatzea.
Horretarako, ikasturtean zehar hainbat ekintza burutzen dituzte.
Gaur izan dute ikasturte honetako lehen bilera. Motorrak martxan jarri dituzte eta indartsu datoz, euskara zaintzeko eta babesteko ordezkari bikainak dira. Begira zer nolako taldea!