Gure ikastolan geroz eta aniztasun handiagoa dugu eta kultura aniztasun horren barnean ezagutza areagotzea izan da proiektu honen helburua, ikasleengan errespetua sustatzeko asmoz.
Horretarako, LH3ko ikasleek bere gelako aniztasuna ezagutu dute PROI honetan (Ecuador, Txina, Pakistan, Madril, Galizia, Maroko, Villarubia de los Ojos, Australia, Cuba eta Rumania ) eta ondoren aniztasun horien berri emateko azoka multikultura antolatu dute. Gurasoak gonbidatu zituzten ostiralean gelara eta gelan landutakoa azaldu zieten bertaratutako guztiei. Gustora aritu ziren ikasleak gurasoei erakusten eta baita gurasoak hauei entzuten eta leku desberdinetako produtuak dastatzen ere.