Ikasturtea hastearekin batera, LH3tik LH6rako ikasle asko eta asko eskola kirola hasi zain egon ohi da.
Urrian sartzearekin batera ekin genien eskola kiroleko saioei. Hilabete pasatxo honetan hainbat kirol praktikatzeko aukera izan dute gure ikasleek. 3. mailakoak eskaladan eta irristaketan jardun dira, 4.mailakoak eskaladan eta errugbian eta alebinak (LH5 eta LH6) boleibolean eta badmintonean jarduteko aukera izan dute.
Ohikoagoak eta ezagunagoak diren kirolez haratago, gozamenerako beste hainbat kirol modalitate badaudela baieztatu ahal izan dute.