Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

HONDARTZA GARBIKETA AUZOLANEAN EGIN ZUTEN ATZO LH5EKOEK

2023/11/09

Azkenean atzo LH5eko ikasleak Orioko hondartza garbitzen aritu ziren. 

 

 

 

 Eguraldiak lagunduta, ikasleak buru belarri aritu ziren hain preziatua dugun gure hondartza garbitzen. Garbiketa gauzatzean, zabor asko bildu zuten. Bilduriko zabor hori sailkatu eta birziklatu ere egin zuten. Lan bikaina!

Ea hemendik aurrera denon artean Orioko herria hobeto zaindu eta mantentzen dugun!